Dronak gidaririk gabeko hegazkin bat da (ingelesez: Unmanned Aircraft Vehicle UAV). Ibilgailu hauek hegaldi kontrolatu bat egiteko gai dira, erreakzio edo eztanda-motorrekin propultsatuta.Nahiz eta droneek erabilpen zibila eduki, beste behar batzuetarako ere erabiltzen dira, ala nola, lan militarrerako, kazetaritzarako, ikerketa zientifikoentzako eta nekazaritzarako.
Droneek, forma, tamaina, konfigurazio eta diseinu ezberdinak eduki ditzakete. Historian zehar, ibilgailu hauek lurretik kontrolatuak izan dira, baina gero eta gehiago erabiltzen dira kontrol autonomoan. Horrela, bi azpi multzo sortu dira:- Alde batetik, kokaleku jakin batetik gidatu eta kontrolatuak direnak.- Beste alde batetik, aurrez programatutako hegaldiak dituzten kontrol autonomokoak.